VH2: Triangeluak barne-angeluen arabera sailkatzen

1. JARDUERA: Material manipulagarrien bidez
Barne-angeluen araberako triangeluen klasifikazioa egiteko aurreko ariketa bezalako jarduera planteatzen da, baina kasu honetan materiala pixko bat aldatzen da:[br][br]-  Kartoizko 4 kutxa, bakoitza etiketa batekin: (1) Zorrotza (3 barne-angelu zorrotz), (2) Zuzena[br](barne-angelu zuzen bat); (3) Kamutsa (barne-angelu kamuts bat) eta (4) Zaborra.[br][br]-  Mota bakoitzeko 3 triangelu: elkarren berdinak diren 3 triangelu zorrotz (berdeak), elkarren berdinak diren 3 zuzen (urdinak) eta azkenik, elkarren berdinak diren 3 kamuts (gorriak).[br][br][br]Kolore bakoitzeko triangelu bakoitzarentzat kutxa bat dago (zaborra ez dena), beraz, triangelu bakoitza kutxa batean sartu daiteke. Ikasleek triangelua kutxara sartu edo zaborrara bota behar den adostu behar dute. [br][br]Adibidez, triangelu berdeekin hasten badira (elkarren berdinak dira), berde bat hartu eta zorrotz, zuzen edo kamutsaren kutxan sartu behar den aukeratu behar dute. Kasu honetan triangelu berdea zorrotza denez, zorrotzaren kutxan sartuko dute. Hurrengo triangelu berdea (zorrotza ere dena) ezin da zuzen edota kamutsaren kutxan sartu, izan ere ez ditu triangelu zuzen edota kamutsen propietateak betetzen; beraz, zaborrara botako dute. Berdina gertatuko da hirugarren triangelu berdearekin. Hiru koloreekin horrela jardungo dute.
2. GeoGebrarekin balioztatzea egin
Material manipulagarriekin egindako klasifikazioa balioztatzeko, ikasleei eredu dinamiko hau aurkeztuko zaie beraiek bakarrik baliozta dezaten lehenengo jardueran egindakoa.
3. JARDUERA: Baliabide fisiko eta teknologikoekin ikusitakoa paperean aplikatzen
Aurreko jardueretan burutu den sailkapena ikasleek barneratu dutela ziurtatzeko fitxa bidezko jarduera bat proposatzen zaie baliabide manipulagarriekin egindako sailkapena berregin dezaten.[br][br]Jarduera honetan datza: Barne-angeluen araberako triangelu mota bakoitzerako triangelu horrek betetzen dituen propietateak ageri dira taula batean. Beste triangeluren batek propietate horietariko bat (edo bat baino gehiago) betetzen badu, dagokion propietatearen (edo propietateen) azpian triangeluaren izena jarri behar da. [br][br]Adibidez, triangelu zorrotzaren propietatea hau da: Hiru barne-angeluak zorrotzak ditu. Triangelu zuzen eta kamutsek ez dute propietate hori betetzen, beraz, triangelu zorrotzen taula hutsik geratuko da.
Gainontzeko taulak modu berean bete behar dituzte ikasleek. A motako triangeluak beste mota bateko (B motako) triangeluaren propietate GUZTIAK betetzen baditu, A motako triangeluak B motako triangeluak ere direla esaten da.

Information: VH2: Triangeluak barne-angeluen arabera sailkatzen