Indar sistema.

Indarren aplikazio puntua eta amaiera aldatu ahal dituzu. Baita ere p punturen posizioa. Laukitxoetan txekeatuz indar sistemaren erresultantea eta momentu erresultantea ikus ditzakezu. Gogoratu sistema orekan egoteko indarren erresultantea eta momentu erresultatea zero izan behar direla.

Konproba dezakezu erresultantea zero bada momentu erresultatea berdina dela p puntua edozein izan da ere? Simulazio honek balio dizu ulertzeko edozein indar sistema "laburtu" daitekeela indar bakar batera eta indar pare batera.

Biela Biradera sistema

Bielaren eta biraderaren balioak alda ditzakezu. Kontutan izan biradera ezin dela handiagoa izan biela baino. Sistema martxan jartzeko hautatu C puntua eta "plus" edo "minus" eskumako teklak sakatuz higituko da sistema. Indarrak agertarazteko eta desagertarazteko txekeatu gelaxkatxoa.

transmisio koefizientea

Engranajeari eragiteko hautatu p puntua eta eskumako + eta - tekleekin gobernatu. A, B eta C puntuen posizioak aldatu ditzakezu, saguaz arrastatuz. Arrastatzen ari zarela sarearen korapilo batera hurbiltzean puntua askatuz gero puntua korapiloan geratuko da. Horrek erreztuko dizu distantzien neurtzea.

C puntuaa posizio desberdinetan jarri gurpilen tamaina aldatzeko. Konproba ahal izango duzu benetan transmisio koefizientearen balioa kalkulatutakoa dela.

Adiuneko abiadura eta azelerazioak

t eta Δt aldagaiak hautatu eta "+" eta "-" tekleekin gobernatu. Erreparatu iezaezu Δr eta Vm bektoreei. Jabetu zaitez tangenteari lotzen zaizkiola Δt-k zeroranz jotzean. Horregatik aldiuneko abiadura da ibilbidearekiko tangentea. Zooma erabili hobeto ikusteko tangentearen eta sekantearen bat-etortzea Δt zeroranz doanean.

Aldiuneko abiadura ibilbidearekiko tangentea da beti. Gauza bera egin ahal duzu azelerazioaren osagai intrintsekoak ikustarazteko.

Talka elastikoa

Bi masek, norabide berean higitzen direnek, talka egiten dute. Kanpoko indarren batura zero delakoan higidura kantitatea kontserbatu egiten da eta talka elastikoa denez energia zinetiko osoa ez da aldatzen talkaren ondorioz. Aldatu hasierako datuak eta konprobatu goiko bi baldintzak.

Betetzen da adierazpen hau? v1+v1g = v2 + v2g ? Masa zentruari zer gertatzen ari zaio? Azeleratuta doa? Geldi dago? Abiadura konstantez higitzen ari da?

Ebakidura jarduera edo esfortzuen diagrama

Simulazioak erakusten du barra horizontal bati egiten zaizkion zenbait karga bertikal eta mutur bietan euskarriek egiten dituzten "erreakzioak" Karga bertikal hauen balioa, posizioa eta noranzkoa aldatu dezakezu bektoreen hasierako eta amaierako puntuak mugiaraziz. Behekaldean agertzen dira ebakidura esfortzuen diagrama eta ikus dezakezuenez oso modu intuitiboan ikas daiteke diagrama egiten.

Ebakidura esfortzuen diagrama oso inportantea da Makurdura Momentuak kalkulatzeko. Azken hauek sekzioei tentsio normala egiten diote eta horrek ekar ditzake sekzioaren goiko aldean uzkurdura (edo luzapena) eta beheko aldean luzapena (edo uzkurdura) eta etendura mugara helduz gero egitura apurtu daiteke.

Information