Uhin geldikorrak tutuan (muturrak zabalik eta itxita)

Martxan jartzeko erabili dezakezu denbora-irristailua (hautatu eta "+, -" tekleekin eragin) edo behe-ezker aldeko botoia. Simulazioak irudiztatzen du tutuaren barruko gasen partikulen higidura. "n" izeneko irristailuaz ikus daitezke bibratzeko modu normalak.

Zer distantzia dago sabel baten eta ondoko nodoaren artean? zenbat uhin kabitzen dira tutuan n=1, 2, 3 ... denean? Uhin geldikorraren maiztasuna erlazionatuta dago uhinaren abiadurarekin? Tutuaren luzerarekin? Bibratzen ari den uhinari esleitutako harmonikoarekin (n)? Bibrazioaren anplitudearekin?