Eguzki-erlojuaren kokapena Lurreko toki jakin batean

Nola kokatzen da eguzki erlojua? Zer markatzen du eguzki erlojuak?
Modelo asko daude. Irudikatu denak bi plano ditu: bata horizontala eta bestea bertikala. Horretaz gain gnomon bat ere badu. Gnomonak apuntatzen du ipar izarrari; hau da, lurraren ardatzarekiko paraleloa da eta honen itzalak markatzen ditut orduak bai behearen gainean bai horman.[br][br]Eguzkiak (batez bestekoak) behar du ordu bat 15ºko angelua biratzeko. Eta hori erabili daiteke denbora neurtzeko.[br][br]UTC, edo denbora unibertsal koordenatua batez besteko eguzkiak markatuko luke Greewich-ko meridianoan. [br][br]Beste edoein meridianotan batez besteko eguzki-ordua diferentea da; zenbat eta mendebalderagoan egon meridianoa eguzki-ordua txikiagoa da eta zenbat eta ekialderagoan egon eguzki-ordua handiagoa da.[br]Meridiano bakoitzak bere eguzki-ordua daukala uleretzea oso inportantea da. 15º bakoitzeko ordu beteko diferentzia egongo da.[br][br]Simulazioan longitude negatiboak dira Greenwicheko meridianotik mendebalderanzkoak dira negatiboak eta ekialderanzkoak positiboak.[br][br]Argitu behar da eskumuturreko erlojuak markatzen duen ordua "ordu-eremuko" ordu estandarra dela eta ordu estandar hau bat letorke "ordu-eremuko" erdiko meridianoko batez besteko eguzki-orduaz (kasu batzutan +1 h edo +2 h gehituta neguan eta udan)[br][br]Simulazioan suposatu da eguzkia ekuatorean planoan dagoela; hau da, udaberria edo udazkena hasten diren egunetan eguzkiak duen posizioan. Horregatik ez da galtzen orokortasunik.[br]Simulazioak erakusten du zer erlazioa dagoen tenbora unibertsal koordinatuaren (UTC) eta toki jakin bateko eguzi-orduaren artean (konkretuki batez besteko eguzki-ordua).  [br]Errealitatean benetako eguzki batek funtzionarazten du eguzki-erlojua eta ez "batez besteko eguzkiak". Benetako eguzkiaren eta batez besteko eguzkiaren arteko diferentzia denbora-ekuazioa da baina hori ez da kontutan izan honetan.

Information: Eguzki-erlojuaren kokapena Lurreko toki jakin batean