Sinua: ilustrazio-eredua

Helburua eta urratsak
Behin esplorazio-ereduarekin lan egin ostean, ohartuko zinen nekeza dela eragiketak behin eta berriz errepikatzen ibiltzea. Erabili ezazu eredu [br]hau aurreko esplorazio-ereduan lortu duzun aierua egiaztatzeko. [br]Kalkulu-orriak erraztu dezake lan hori, baldin eta datuak egokiro [br]sartzen baldin badizkiogu.[br][br]Ikasleek binaka egingo dute lan (bi ikasle, A eta B).[br][br]1) A ikasleak [math]\alpha[/math] angelu zorrotzari dagokion zenbakizko balio bat sartuko du [br]sarrera-kutxan, eta balio hori finko mantenduko da (5) urratsera arte. [br]Ondoren, A ikasleak puntu laranjaren posizioa aldatuko du, tira eginez, [br]eta triangeluaren oinarriaren luzera aldatuko du.[br]2) B ikasleak triangeluko datuak ikuspegi grafikotik jaso eta kalkulu orrian idatziko [br]ditu. Kalkuluak egingo ditu, kalkulu orrian, emandako informazioarekin.[br]3) Ikasleek euren txandak trukatuko dituzte. B ikasleak puntu laranjaren [br]posizio berria aukeratuko du (angelua aldatu gabe, sarrera-kutxa joana [br]baita oraingoz), eta A ikasleak kalkulu berriak egingo ditu paperean. [br]Ikasleek (2) eta (3) urratsak errepikatuko dituzte, zenbait alditan.[br]4) Lorturiko informazioa baliatuz, eta datuekin koherentzia mantenduz, ikasleek euren aieruak egingo dituzte.[br]5) B ikasleak "angelu berria" botoia sakatuko du, eta ikasleak berriz hasiko dira (1) pausotik aurrera, triangelu berri batekin.[br]6) Prozesua zenbait triangelurekin errepikatu ostean, ikasleek euren [br]aierua berformulatuko dute, berriz ere, lorturiko datuekin koherentzia [br]mantenduz.
Ilustrazio-eredua

Information: Sinua: ilustrazio-eredua