Aquest full de treball és també part d'un o més llibres. Les modificacions seran visibles en tots aquests llibres. Voleu modificar el full de treball original o voleu crear-ne una còpia en aquest Llibre?
Aquest full de treball va ser creat per '{$1}'. Voleu modificar el full de treball original o voleu crear-ne una còpia?
Aquest full de treball ha estat creat per '{$1}' i no teniu permís per editar-lo. Voleu crear la vostra pròpia còpia i afegir-lo al llibre?
1964ko martxoaren 13an, Richard Feynmanek planeten mugimenduari buruzko mintzaldia eman zien bere ikasleei Kaliforniako Caltech institutuan. Mintzaldiaren soinua magnetofono batean grabatu zen arren, arbelari ateratako irudiak galdu egin ziren. Hemen duzue mintzaldi horren diagramen berriraikitze bat.
1. Elipsea
2. Barne eta kanpo elipseak
3. Elipsearen oinarrizko propietatea
4. Elipsea eta zirkunferentzia
5. Akzio minimoko printzipioa
6. Aldiuneko abiadura
7. Pitagorasen Lema
8. Pitagorasen Lema 2
9. Orbita eliptikoa
10. Posizioen eta abiaduren diagramak
11. Diagrama bateratua: hasierako egoera geometrikoa
Lehenengo eta behin, Feynmanek elipsea definitzen du. P puntua mugituz, elipsea irudikatuko duzu. Aztarna ikusteko eta gordetzeko botoiak badituzu. Aztarna ezabatzeko, berriz, Control+F sakatu dezakezu.