[br]
Zer da GeoGebra-azterketa Modua?
[img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img] GeoGebra-azterketa Moduari esker zuk eta zure ikasleek GeoGebraren ahalmenak erabili ahal izango dituzue azterketak paperean egiterakoan (adb., kalkulagailu grafiko edo sakeleko kalkulagailu gisa) baina Interneterako sarbidea eta azterketan zilegi ez diren programen erabilera mugatuz.[br] [br][img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img] GeoGebra-azterketa Modua...[br][list][*]... [url=https://www.geogebra.org/exam]https://www.geogebra.org/exam[/url] atarian aurki dezakezu.[/*][*]... zure nabigatzailean erabil dezakezu eta, hortaz, ez da beharrezkoa beste ezer instalatzea.[/*][*]... pertsonaliza dezakezu, zure ikasleek GeoGebrak dituen tresna guztiak erabili ahal izatea komeni ez bada (adb., GeoGebra CAS desgaituz).[/*][*]... pantaila osoa moduan egiten du lan eta ez du uzten bestelako informaziorik erakusten pantailan.[br][/*][*]... Internet, GeoGebraTube eta ordenagailuan gordetako artxiboetarako sarbidea galarazten du.[/*][/list]
GeoGebra-azterketa Modua Gaitua
[img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img] Azterketa Modua leihotik irteterakoan erraz antzeman daitekeen eta Azterketa-liburuan gordetzen den abisu ikusgarria pizten du.
Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioak
Zer dira Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioak?
Erabiltzaileak mahaigaineko ordenagailu eta eramangarrietarako [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img] GeoGebra-azterketa pertsonaliza dezake, eta Tabletetarako GeoGebra-azterketa aplikazioek, aldiz, aldez aurretik ezarritako zenbait ezaugarri dituzte.[br][br]Hauek dira, oraingoz, eskuragarri dauden GeoGebra-azterketa aplikazioak:[br][br][table][tr][td][img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/e/e0/Exam_cas.svg/32px-Exam_cas.svg.png[/img][/td][td]GeoGebra-azterketako CAS[/td][/tr][tr][td][img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/6/6a/Exam_graphing.svg/32px-Exam_graphing.svg.png[/img][/td][td]GeoGebra-azterketako Kalkulagailu Grafikoa [/td][/tr][tr][td][img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9b/Exam_simple_calculator.svg/32px-Exam_simple_calculator.svg.png[/img][/td][td]GeoGebra-azterketako Kalkulagailu Erraza[/td][/tr][/table][u][br]Aholkuak[/u]: [br][list][*]Ez badakizu zein den erabiltzen ari zaren Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioa, behatu Azterketa-liburuaren izenburua.[/*][*]Tabletetarako Azterketa-aplikazioak erabiltzerakoan ezin zara [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img]GeoGebra-azterketatik irten; berrabiarazi bakarrik egin dezakezu.[br][/*][*]Ohartu pantaila-babeslea desgaituta dagoela eta pantaila-blokeoak abisu-leihoa agertaraziko duela. [br][/*][/list]
Zeintzuk dira GeoGeobra-azterketa eta dagozkion Tabletetarako aplikazioen arteko desberdintasunak?
[list=1][*]Tabletetarako GeoGebra-azteketa aplikazioak abiatzerakoan, [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img] GeoGebra-azterketa automatikoki gaitzen da eta aldez aurretik ezarritako tresnak eskuragarri daude.[/*][*]Tabletetarako Azterketa-aplikazioren bat erabiltzen ari bazara, [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img] GeoGebra-azterketa bukatu ostean berrabiarazi egin dezakezu.[br][/*][*]Tableteterako GeoGebra-azterketa aplikazioak erabiltzerakoan ez da beharrezkoa [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/9/9d/Menu_view_exam.svg/16px-Menu_view_exam.svg.png[/img] GeoGebra-azterketa pertsonalizatzea (adb., CAS ikuspegia edo 3D Grafikoak desgaitzea). Hobekien datorkizuna aukeratu, besterik gabe.[br][/*][*]Aukeratzen duzun Tabletetarako Azterketa-aplikazioaren arabera, beste GeoGebra-ikuspegi batzuen aginduak eta sarbidea desgaituta egon daitezke, eta menua sinpleagoa izan daiteke.[br][/*][*]Tabletetarako Azterketa-aplikazioekin lan egiterakoan, desgaitutako ezaugarriak ez dira Tresna-barran ezta Azterketa-liburuan azaltzen. Ordea, erabiltzen ari zaren Tabletetarako Azterketa-aplikazioaren izena Azterketa-liburuan agertzen da.[br][/*][*]Ezin duzu erabiltzaile-interfazaren hizkuntza aldatu. Tabletetarako GeoGebra-azterketa aplikazioek zure tabletaren lehenetsitako hizkuntza erabiltzen dute.[br][/*][/list]