Doppler efektua

Uhinak f maiztasunaz igortzen dituen soinu-iturri puntual bat, F, ingurunearekiko vF abiadura konstantez higitzen ari da. R hartzailea, halaber, ingurunearekiko vR abiadura konstantez higitzen ari da. Igorlea eta hartzailearen arteko distantzia gero eta txikiagoa denean, hartzaileak hautemandako maiztasuna iturriarena baino handiagoa da. Aldiz, igorlea eta hartzailearen arteko distantzia gero eta handiagoa denean, hartzaileak hautemandako maiztasuna igorlearen baino txikiagoa da.

Information: Doppler efektua