1. Kapitulua: Puntuak eta zuzenak

1. ariketa. Marraztu itzazu honako elementu geometriko hauek:
1) A (6, -2) puntua.[br]2) B (-2, 3) eta C (2, 0) puntuetatik pasatzen den zuzena.[br]3) Jatorria D (-1, -2) puntuan duen eta E (4, 4) puntutik pasatzen den zuzenerdia.[br]4) F (0, 3) eta G (5, 3) puntuetatik pasatzen den segmentua.[br]5) H-tik I-ra eta I-tik J-ra mugitzerakoan sortzen den angelua, H (3, 1), I (0, 0) eta J (1, -3)[br]izanik. Kanpoko angelua neurtzen badu, atzera egin eta puntuak aurkako ordenean[br]aukeratu.
2. ariketa. Marraztu ondoko zuzenak:
1) A (3,3) eta B (5,3) puntuetatik igarotzen den zuzena (r zuzena).[br]2) C (2,0) puntutik pasatu eta r zuzenarekiko paraleloa den zuzena.[br]3) D (-1, 2) puntutik pasatu eta r zuzenarekiko elkartzuta den zuzena.[br]4) B puntutik pasatu eta r zuzenarekiko 30º-ko angelua mugatzen duen zuzena (Angelua[br]anplitudea jakinda botoia erabili behar da).[br]5) A puntutik pasatu eta r zuzenarekiko 60º-ko angelua mugatzen duen zuzena.
Close

Information: 1. Kapitulua: Puntuak eta zuzenak