Angelu motak

Angelu motak ezagutu

[b]Helburua:[/b] angelu motak ezagutzea. [b]Egitekoa: [/b] Mugitu goian dauden bi puntutxoak haien marren gainean eta ikusi zer gertatzen den angelu ZORROTZA eta angelu KAMUTSArekin. Frogak egin ostean, definitu ditzakezu ariketan ikusten diren bost angelu motak? Nondik nora doa angelu mota bakoitza? Gure bizitzan, konturatu gabe, angelu mota guztiak aurkitzen ditugu. Erloju batean adibidez, egunero angelu kamutsak, zorrotzak, zuzenak eta lauak ikusten ditugu. Pentsatu hurrengo orduetan orratzen kokapena zein den eta esan zein angelu osatzen duten: - Hamabiak eta bost - Arratsaldeko laurak - Hamarrak laurden gutxi. - Bederatziak - Ordu biak eta hogei - Sei t'erdiak Pentsatu hurrengo baieztapenak EGIA edo GEZURRA diren. Gezurrak zuzendu. - Bi angelu zuzen elkartzen baditugu, angelu kamutsa osatuko dugu. - Bi angelu zorrotz elkartzen baditugu, angelu osoa osatuko dugu. - Hiru angelu zuzen elkartzen baditugu, angelu kamuts bat osatuko dugu. - Angelu zorrotza izateko 90º baino gutxiago izan beharko ditu. - Erloju batean ordu erdi pasatzen denean, 180ºko angelua osatzen da.