[color=#980000]Irristailua sortzeko botoia aukeratu eta balioen mugak 1 eta 10 artean ezarri, gehikuntza berriz 1-ekoa jarri, zenbaki osoak bakarrik ager daitezen.[br]1. Ondoren marraztu Luzera finkodun zuzena eta luzera eskatzen duenean irristailuaren izena sartu (a adibidez). Irristailua mugitzean, zuzenaren luzera aldatu behar da.[br]2. Sortu irristailu berri bat, utzi aurrezarriak dituen balioak. Ondoren, puntu bat marraztu. Leiho aljebraikoan puntuaren koordenatuetan sartu eta y koordenatuko balioaren ordez irristailuaren izena sartu (b adibidez). Irristailua mugitzean puntua gora-behera mugituko da.[/color]