Ekuazio linealen sistema bat sistema mailakatua bihurtzeko prozesuari Gaussen metodoa deritzo. Horretarako, ekuazioetan oinarrizko bi aldakuntza eginez, zenbait zero agertaraziko ditugu. Oinarrizko aldakuntzak hurrengoak dira:[br][br]1- Ekuazio bat zero ez den zenbaki batengatik biderkatu.[br]2- Ekuazio bat zenbaki batekin biderkatutako ekuazio bat gehitu.[br][br]Prozedura jarraian azaltzen da:[br][br]1- Ezezagunak ekuazio guztietan ordena berdinean jarriko ditugu.[br]2- Lehen ekuazioa finkatuko dugu eta, besteetan eragiketen bidez, lehen batugaia zero bihurtuko dugu.[br]3- Lehen eta bigarren ekuazioak finko mantenduz, besteetan eragiketak eginez, bigarren batugaia zero bihurtuko dugu.[br][br]Honela, ekuazio-sistema triangeluarra bihurtzen da.[br][br]Erabili irristailuak ekuazio-sistema eta dagokion matrizea aldatzeko.