GeoGebra-ariketak

Zer dira GeoGebra-ariketak?
[img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/1/1b/Icon-exercise.svg/16px-Icon-exercise.svg.png[/img] GeoGebra-ariketa deskribapen batez eta dagokion GeoGebra-eraikuntzaz osatuta dago, eta erabiltzaileei beraien lana gordetzeko aukera ematen die.[br][u]Oharra[/u]: Talde batean partekatutako GeoGebra-ariketen kasuan, [i]Jabeek Kideen[/i] lana ikus dezakete [i]Berrelikadura[/i] fitxan.
Nola sortu GeoGebra-ariketa
Sortu mezu berria [i]Mezuak[/i] fitxan eta hautatu [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/5/55/Menu-worksheet-new-exercise.png/16px-Menu-worksheet-new-exercise.png[/img] [i]Sortu Ariketa[/i] baliabide-moten zerrendan. Erabili azalduko den Lan-orriaren editorea zure [i]Ariketa[/i] osatzeko.
Idatzi Lan-orriaren editorean [i]Ariketaren[/i] Lan-orriaren [b][i]Izenburua[/i][/b]. Ondoren, hautatu [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/1/1b/Icon-exercise.svg/16px-Icon-exercise.svg.png[/img] [b]GeoGebra-ariketa[/b] [i]Ariketa-elementuen[/i] zerrendan.
[list=1][*]Idatzi Ariketaren [i]Izenburua[/i] (hautazkoa).[br][u]Oharra[/u]: Beharbada izenburuak erabili nahi izango dituzu, Lan-orri berean elementu gehiago jartzeko asmoa baduzu (adb., testua, galderak).[br][/*][*][b]Deskribatu Ariketa[/b] edo eman jarraibideak. [br][/*][*]Erabili agertzen den GeoGebra-eraikuntza [b]GeoGebra-ariketaren zati elkarreragilea prestatzeko[/b]:[br][/*][list][*]Editatu lehenetsitako eraikuntza [button_small]Editatu Eraikuntza[/button_small] botoia erabiliz[br]EDO[/*][*]Ordezkatu emandako eraikuntza hutsa lehendik sortutako eraikuntzaren batekin [button_small]Ordezkatu Eraikuntza[/button_small] botoia erabiliz.[/*][*]Aldatu zure eraikuntzaren [i]Ezarpen Aurreratuak[/i] (aukerakoa).[/*][*]Erabili [button_small]Eginda[/button_small] botoia GeoGebra-ariketa prest dagoenean.[/*][/list][*]Gehitu elementu gehiago zure lan-orrian (aukerakoa):[br][img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/2/20/Worksheet_icon_text.svg/16px-Worksheet_icon_text.svg.png[/img] Testua, [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/f/f1/Worksheet_icon_applet.svg/16px-Worksheet_icon_applet.svg.png[/img] GeoGebra-eraikuntza, [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/e/e6/Worksheet_icon_image.svg/16px-Worksheet_icon_image.svg.png[/img] Irudia, [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/2/29/Worksheet_icon_video.svg/16px-Worksheet_icon_video.svg.png[/img] Bideoa, [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/d/db/Worksheet_icon_embed_preview%402x.png/16px-Worksheet_icon_embed_preview%402x.png[/img] Sarea, [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/1/1b/Icon-exercise.svg/16px-Icon-exercise.svg.png[/img] GeoGebra-ariketa[br][u]Oharra[/u]: Hautatu eta mugituz erraz alda dezakezu txertatutako elementuen ordena.[/*][*][button_small]Gorde eta Itxi[/button_small] zure [i]Ariketaren [/i]lan-orria.[br][/*][/list]
Ezarpen Aurreratuak
Beharbada GeoGebra-eraikuntzaren zenbait ezarpen aldatu nahi izango dituzu [i]Ezarpen Aurreratuetan[/i] zure [i]Ariketari [/i]egokitzeko (adb., Menua edo Estilo-barra erakutsi, erabiltzaileei eraikuntza berrezartzeko aukera eman).
Ezarpen Aurreratuen xehetasunak
[b]Zabalera [/b]eta [b]Altuera[/b][br]Idatzi pixeletan neurtuta zure eraikuntzaren tamaina zehatza edo eraikuntzaren behe-eskuinaldeko triangelutxoa arrastatu bere tamaina aldatzeko.[br][br][b]Aldatu eskala[/b][br]Aldatu zure GeoGebra-eraikuntzaren eskala (lehenetsitako eskala 1 da).[br][br][b]Mantendu itxura-proportzioak[/b][br]Mantendu eraikuntzaren itxura-proportzioak bere tamaina aldatzerakoan.[br][br][b]Gaitu Eskuin-klik eta Teklatu bidezko Edizioa[/b][br]Erabiltzaileek eskuin-klik (MacOS: Ctrl-klik) egin, zooma erabili edo teklatua erabiliz eraikuntza editatu ahal dute.[br][br][b]Gaitu Etiketen Arrastatzea[/b][br]Erabiltzaileek objektuen etiketak tokiz mugi ditzakete.[br][br][b]Erakutsi Eraikuntza Berrezartzeko Ikonoa[/b][br]Eraikuntza bere hasierako egoeran berrezartzeko balio du.[br][br][b]Gaitu Maius-arrastatzea eta Zooma[/b][br]Erabiltzaileek [i]Ikuspegi Grafikoaren[/i] atzeko planoa arrastatuz [i]Ikuspegi Grafikoa[/i] mugitu edo saguaren gurpiltxoa erabiliz handiagotu / txikiagotu dezakete.[br][br][b]Pantailan finkatutako eraikuntza[/b][br]"Finkatu Eraikuntza Pantailan" izeneko botoia agertarazten du GeoGebra-eraikuntzaren eskuineko izkinaren gainean (zure [i]Lan-orri Dinamikoaren Aurreirudian[/i] ikusgai). Honen bidez zure ikasleak eraikuntzak pantailan duen posizioa aldatu gabe [i]Lan-orri Dinamikoan[/i] gora eta behera mugi daitezke. Hau oso erabilgarria da, eraikuntzak azalpen luzea badu edota jarraibideak hainbat urrats baditu.[br][br][b]Erakutsi Menua[/b][br]Eraikuntzaren goi-eskuinaldean Menua botoia agertarazten du, erabiltzaileek GeoGebra-menu osoa erabil ahal izan dezaten.[br][br][b]Erakutsi Tresna-barra[/b][br]Tresna-barra agertarazten du eraikuntzaren goialdean.[br][u]Oharra[/u]: GeoGebra-[i]ariketen[/i] kasuan, aukera hau lehenetsita dago.[br][br][b]Erakutsi Sarrera-eremua[/b][br][i]Sarrera-eremua[/i] [i]Ikuspegi Grafikoaren[/i] behealdean eta Aljebra-eremua [i]Aljebra Ikuspegiaren[/i] behealdean (ikusgai dagoenean) agertarazten ditu.[br][br][b]Erakutsi Estilo-barra[/b][br]Estilo-barra botoia agertarazten du, erabiltzaileek sortutako objektuen propietateak aldatu ahal izan ditzaten.

Information: GeoGebra-ariketak