Bi uhin iturri. Interferentzia-txantiloia

A eta B puntuetatik uhin zirkularrak irteten dira. Maiztasun berekoak eta kohereteak dira uhin zirkularrak. Fronte jarraiak adierazten du perturbazioaren maximo positiboa eta marra eteneko frontek perturbazio maximo negatigoa. Beraz, bi fronte horiek fase oposizioan daude. Uhinen gainezarpenetatik interferentzia eraikitzaile eta suntsitzaile sortzen dira. Kolore urdinak adierazten du interferentzia eraikitzailea eta zuriak interferentzia suntsitzailea.

Gaitu P puntua eta gezi-teklez baliatuta pasea ezazu simulazio gunetik. konproba ezazu interferentzia eraikitzailea gertatzen denean iturrietatik P puntura dauden distantzien arteko diferentzia uhin-luzera erdiaren anizkoitz bikoitza dela. Konproba ezazu interferentzia suntsitzailea gertatzen denean iturrietatik P puntura dauden distantzien arteko diferentzia uhin-luzera erdiaren anizkoitz bakoitia dela. Erreparaiozu ere P puntuan dagoen perturbazioa zelan aldatzen den denboran zehar. Hots, interferentzia erakitzailean, adibidez, anplitudea bi uhinen anplidudeen batura dela eta perturbazioaren balioa (interferentziaren) plus anplitudetik minus anplitudera aldatzen dela. Eta interferentzia suntsitzailean, aitzitik, (interferentziaren) anplitudea bi uhinen anplidudeen arteko kendura dela eta perturbazioaren balioa (interferentziaren) plus anplitudetik minus anplitudera aldatzen dela.