Propietate trigonometrikoak: frogapen eredua

Helburua eta urratsak
Arrazoi eta funtzio trigonometrikoek hainbat propietate interesgarri betetzen dituzte. Horietako batzuk bilatuko ditugu. Egitura geometriko bat erabiliko dugu tartean dauden triangeluak ikusgarri egiteko.[br][br]Ikasleek bikoteka egingo dute lan (A eta B ikasleak):[br][br]1) A ikasleak aukeratu egingo du [math]\alpha[/math] angelu zorrotzaren balioa triangelu berdean (balioak zorrotza behar du egitura geometrikoa desitxuratu ez dadin).[br]2) B ikasleak puntu laranjaren posizioa aukeratuko du.[br]Ohar zaitez egitura geometrikoan:[br]- Triangelu horiko angelu zorrotzak balio berdearen berdina da beti.[br]- Triangelu guztiak zuzenak dira.[br]- Triangelu gorriko hipotesuna unitarioa da.[br]- Kontrol laukiek luzeren arteko berdintzen inguruko aztarnak erakusten dituzte.[br]3) Txandaka, A eta B ikasleek falta den informazio sinbolikoa kokatu behar dute kalkulu-orrian (informazio sinbolikoa [b]"komatxoen"[/b] artean idatzi behar da). Erabili honelako adierazpenak:[br][math]sin\left(\alpha\right)[/math], [math]sin\left(\beta\right)[/math], [math]sin\left(\alpha+\beta\right)[/math], [math]cos\left(\alpha\right)[/math], [math]cos\left(\beta\right)[/math], [math]cos\left(\alpha+\beta\right)[/math].[br]4) Ikasleek idatzi egingo dituzte euren ondorioak, adierazpen aljebraikoek betetzen dituzten berdintzen inguruan.

Information: Propietate trigonometrikoak: frogapen eredua