Malgukia eta HHS

Simulazioak irudiztatzen du masa baten higidura indar elastiko baten eraginpean. Haibat irristailuek ahalbidetzen dute hasierako baldinrzak aldatzea eta agertaraztea intereseko grafikoak eta bektoreak. Energia zinetikoa kontzerbatzen da? Energia potentziala kontzerbatzen da? Energia mekanikoa kontzerbatzen da? Errealitatean ere?

Aldatu r irristailua eta begiratu zer gertatzen den energiarekin. Zelan daude erlazionatuta energia mekanikoa eta anplitudea? Zeintzu posiziotan, fasetan edo-eta aldiunetan dira zero abiadura eta azelerazioa? Zeintzu posiziotan, fasetan edo-eta aldiunetan dira maximoak abiadura eta azelerazioa? Energia mekanikoa anplitudearen menpean dago? Energia mekanikoa masaren menpean dago? Energia mekanikoa konstante elastikoaren menpean dago? Maiztasuna anplitudearen menpean dago? Masaren menpean dago? Konstante elastikoaren menpean dago? Abiadura maximoa anplitudearen menpean dago? Masaren menpean dago? Konstante elastikoaren menpean dago? Azelerazio maximoa anplitudearen menpean dago? Masaren menpean dago? Konstante elastikoaren menpean dago?