Ariketa honetan 10 poligono ezberdin sortu behar dituzu, adibidean eginda dagoen bezala.
[b]Helburua: [/b]poligonoak eraikitzea eta bere ezaugarriak antzematea [b]Egitekoa: [/b] ariketa honetan 10 poligono ezberdin sortu behar dituzu, adibidean eginda dagoen bezala. Horretarako ariketaren gainean agertzen diren botoiez baliatu. Poligono erregularrak egin nahi badituzu, horren botoia sakatu eta bi puntu egin (kontuan izan bi puntu horiek poligonoaren aldearen neurria finkatuko dutela). Jarraian bete beharko duzu alde kopurua zenbatekoa izatea nahi duzun eta poligono erregularra automatikoki eratuko zaizu. Behin 10 poligonoak eginda dituzularik, eskuinaldean dagoen taulatxo hori bete. Begiratu ez dituzula bi poligono berdin sortu.