Lente dibergentea

A, F', E eta G puntuak mugitu daitezke saguaz. Lentea dibergentea da. Inpiek ez dute elkar ebakitzen baina bai, beti haien luzapenek. Aldatu puntu horien posizioak lente dibergentearen funtzionamendua ikusteko.

Irudia erreala izan daiteke? Non egon behar da objektua kokatuta irudia hura baino handiagoa izan dadin? Objektua minus infinituan kokatuta non dago irudia? Irudia alderantzikatua izan dadin zelan izan behar da objektua? Miopeek edo hipermetropeek erabiltzen dute hau? Miope baten puntu urruna 50 cm-ra badago zer lente mota jarri behar zaio?