Indar parea.

Indar sistema honetan bi indar baino ez daude, norabidez eta moduluz berdinak eta kontrako norantzakoak. Konproba dezakezunez erresultantea zero da eta momentu erresultantea berdina da edozein punturekiko; hau da, momentuak kalkulatzeko aukeratzen dugun puntuaren menpean ez dago momentu erresultantea.

Aldatu indarren tamainak, mantenduz beti modulu eta norabide berdinagaz eta kontrako norantzagaz. Higi p puntua eta konprobatu momentu erresultantea ez dela aldatzen.