Luzetarako uhina

t balioa aldatuz (t hautatu eta plus, minus teklak erabiliz) ikus daiteke uhinaren bilakaera. T eta λ aldagaiek periodoa eta uhin luzera adierazten dute. Errenkaden eta zutabeen kopuruak aldatu daitezke. Uhin luzera erakusteko txekeatu gelaxkan. Interesgarria da jabetzea partikulek bibrazio higidura baino ez dutenaz. Hala ere perturbazioak bidaiatzen du.

Simulazioan adierazi nahi den uhin-higidura soinuari dagokiona da; jakina partikulen agitazio termikoa kontutan hartu barik. Konproba ezazu hedapen abiadurak lambdaren eta periodoaren arteko erlazioa dela. Intuizioak erakusten digu presio maximo eta minimoko puntuak ez datozela bat elongazio maximo eta minimoko puntuekin, baizik eta elongazio = 0-ko puntuekin.