F2 eta E puntuak hautatuz gero higitu daitezke saguaz. A-k lentearen tamaina aldatzen du, G-k objektuaren tamaina, F'-ek irudi-distantzia fokala eta E-k objektu-distantzia. Eskeman hiru izpi nagusien trazaketa baino ez da agertzen.
Non egon behar da objektua irudia birtuala izan dadin? Birtuala bada zelan da beti irudia objektuarekiko? Irudi erreala objektua baino handiago izateko non egon behar da? Irudi erreala objektua baino txikiagoa izateko non egon behar da? Argazki kameran zein punturen inguruan dago irudia? Zine aretoetan zein punturen inguruan dago objektua? Lupa moduan erabiltzeko non kokatu behar da objektua? Gure begian non legokoe erretina (betsarea)?