Indarren batura. Metodo poligonala.

Irudian agertzen diren indar biak aldatu daitezke aplikagunea edo geziaren punta arrastatuz. Erresultantea ere ikustarazi daiteke.

3 N eta 4 N-eko indar bik beti dute 7 N-eko erresultantea? Zer esan gura du indarra magnitude bektoriala denak? Norabide eta noranzko bereko indarren erresultantearen molulua zelan dago erlazionatuta indarren moduluekin? Norabide bereko baina kontrako noranzkoko indarren erresultantearen molulua zelan dago erlazionatuta indarren moduluekin? Perpendikularrak diren indarren erresultantearen molulua zelan dago erlazionatuta indarren moduluekin?