Behin objektuak identifikatzen dituztela, objektu horien elementuak ezagutu behar dituzte. Hemen hasten da VH1 mailarako bidea. Ikasleek objektuen elementuak eta hauen propietateak guztiz menderatzen dituztenean VH1 mailan daudela esango da.[br]
Aurreko jardueretan landutako irudi lauen, hau da, triangelu eta laukien elementuak aurkezten dira hemen. Ezkerreko kasilatxoetan sakatuz elementu bakoitza adieraziko da eskuinean dauden irudi lauetan.