[b]Triangelu baten erdibidekoa[/b]: Alde baten erdiko puntutik eta aurkako erpinetik pasatzen den zuzena da; bat egongo da triangeluaren alde bakoitzean.[br][b][br]Barizentroa[/b]: hiru erdibidekoak gurutzatzen diren puntua da.[br]Behean dagoen grafikoan ikus daiteke:[list][*]Erpinetan sakatu eta mugitu triangelu forma aldatzeko[/*][/list]
Ilustrazio eredu baten adibidea.
Barizentroak oso propietate garrantzitsua du: triangeluaren [b]grabitate-zentroa[/b] da, hau da, [b]oreka-puntua[/b]. [br][br]Edozein objektu triangeluar hartuz gero eta barizentrotik eutziz edo zintzilikatuz, orekan mantenduko da.
Triangelu bat eta bere barizentroa marrazteko:[br]1.- Triangelua:[br] [icon]/images/ggb/toolbar/mode_polygon.png[/icon] "Poligonoa" tresnarekin triangelu bat marraztu dezakezu.[br]2.- Triangeluaren erdibidekoak marraztu:[br] [icon]/images/ggb/toolbar/mode_midpoint.png[/icon]"Erdigunea edo Zentroa" tresna erabili alde baten erdiko puntua marrazteko.[br] [icon]/images/ggb/toolbar/mode_join.png[/icon] Erdiko puntua eta aurkako erpina lotu[br]3.- Barizentroa:[br] [icon]/images/ggb/toolbar/mode_intersect.png[/icon]Erdibidekoak puntu barizentroan ebakitzen dira[br]4.- Erpin batean sakatu eta mugitu ea eraikuntza ondo eginda duzun.[br]
Barizentroen inguruan gehiago ikasi nahi baduzu...[br][url=https://spaceplace.nasa.gov/barycenter/sp/]Baricentros en nuestro Sistema Solar[/url]