[color=#ff7700]☛[/color] Eragiketa desberdinak agertzen direnean, zenbaki osoekin jarraitzen dugun hierarkia bera jarraitu behar dugu.[br][color=#ff7700][b]Eragiketen hierarkia[/b][/color]:[br][br] [color=#1155Cc]①[/color] [b]Parentesiak[br] [/b][color=#1155Cc]②[/color] [b]Berreketak eta erroak[br] [/b][color=#1155Cc]③[/color] [b]Biderketak eta zatiketak[br] [/b][color=#1155Cc]④[/color] [b]Batuketak eta kenketak[/b][br][br][color=#741b47]✎[/color] Eskuman dauden lauki zurietan emaitzak idatzi. Emaitza zenbaki osoa bada, izendatzailea hutsik utzi edo ❝1❞ idatzi (gogoratu normalean ez dela ezer idazten). Emaitza negatiboa bada, aukeratu dezakezu non jarri "-" seinua, zenbakitzailean edo izendatzailean. Normalean zenbakitzailean edo zatikiaren aurrean jartzen da (ariketa honek ez du zatikiaren aurrean "-" seinua jartzen uzten).
[color=#741B47]✎[/color] Askotan izendatzaile komunera laburtzen ditugu batugai guztiak edozein eragiketarekin hasi baino aurretik.... KONTUZ!!! Akats bat da!!![br]Izendatzaile komunera laburketa BAKARRIK egin behar da batuketak eta kenketak egiteko, ez beste eragiketa guztientzat
Eragin eta sinplifikatu. Ariketa bakoitzak 2,5 puntu balio du; baina emaitza ez baduzu guztiz sinplifikatzen (zatiki laburtezina lortu arte), bakarrik 1,5 puntu izango dira.[br]Ariketak nahi duzun aldi guztiak egin ditzakezu, edo ariketaren bat zailegi ikusten baduzu beste batera pasa zaitezke. Nota altuena mantenduko da beti.