[list][*][b]Ariketaren azalpena[/b][/*][/list]Ariketa honen bidez, ikasleekin zenbaki osoak lantzeko era dinamiko eta ezberdina erabiliko dugu. Geogebra pantaila honetan ikusten den bezala, irristailuaren bidez gure objektuak mugituko dira hautatzen dugun distantzien arabera. Horrez gain, jarduera aurrera eramateko zenbaki positiboak, negatiboak eta zero ardatz puntuak ezagutuko ditugu. [br][br][list][*][b]Justifikazioa[/b] (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailean oinarritua 166-168.or)[/*][/list] - Zikloa: 2. zikloa[br] - Maila: 5-6. mailak [br] - Eduki multzoa: 2. Zenbakiak eta eragiketak[br] - Edukiak:[br] - Zenbaki arrunten arteko eragiketak[br] - Zenbaki positiboak eta negatiboak [br][br][list][*][b]Zergatik da egokia Lehen Hezkuntzan lantzeko?[/b][/*][/list]Ariketa honek, zenbaki osoen arteko eragiketak lantzeko aukera ematen du. Hasiera batean ariketa arrunta dirudien arren, aukera anitz ematen dizkigula esan beharra dago. Alde batetik, ikasleek, irudi ezberdinak aukeratu eta haien artean eragiketa ezberdinak egiteko aukera dute, irudi gehiago edo gutxiago hautatuz. Horrez gain, irudien balioa aldatu daiteke, beraz, askatasun handiagoz jokatzeko aukera ematen die, eragiketa zein egoera ezberdinak planteatuz. Are gehiago, modu bisual batean, zenbaki positiboak eta negatiboak lantzeko aukera ezinhobea dela iruditzen zaigu. Izan ere, ikasleak erreferentzia erreal batetik abiatzen dira, kasu honetan itsas mailatik, hortaz, errazago interpretatu dezakete positibo eta negatiboaren kontzeptua. Horiek horrela, eragiketak bezalako kontzeptu erraz eta sinple bat barneratzeko ariketa aproposa dela deritzogu.[br][br][list][*][b]Erreferentzia bibliografikoak[/b][/*][/list]Eusko Jaurlaritza. (2016). Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). Helbide honetatik ateratakoa: [url=https://bit.ly/2gz0Rpj]https://bit.ly/2gz0Rpj[/url]