Sinua: esplorazio-eredua

Helburua eta urratsak
Ikasleek bikoteka lan egiten dute (bi ikasle, A eta B).[br][br]1) A ikasleak [math]\alpha[/math] angelu zorrotzari dagokion zenbakizko balio bat sartuko du [br]sarrera-kutxan, eta balio hori finko mantenduko da (5) urratsera arte. [br]Ondoren, A ikasleak puntu laranjaren posizioa aldatuko du, tira eginez, [br]eta triangeluaren oinarriaren luzera aldatuko du.[br]2) B ikasleak triangeluko datuak eredu dinamikotik jaso eta paperean idatziko ditu. [br]Kalkuluak egingo ditu, eskuz, emandako informazioarekin.[br]3) Ikasleek euren txandak trukatuko dituzte. B ikasleak puntu laranjaren posizio [br]berria aukeratuko du (angelua aldatu gabe, sarrera-kutxa joana baita [br]oraingoz), eta A ikasleak kalkulu berriak egingo ditu paperean. Ikasleek[br] (2) eta (3) urratsak errepikatuko dituzte, zenbait alditan.[br]4) Lorturiko informazioa baliatuz, eta datuekin koherentzia mantenduz, ikasleek euren aieruak egingo dituzte.[br]5) B ikasleak "angelu berria" botoia sakatuko du, eta ikasleak berriz hasiko dira (1) pausotik aurrera, triangelu berri batekin.[br]6) Prozesua zenbait triangelurekin errepikatu ostean, ikasleek euren [br]aierua berformulatuko dute, berriz ere, lorturiko datuekin koherentzia [br]mantenduz.
Esplorazio-eredua

Information: Sinua: esplorazio-eredua