Uhina ingurune batetik beste batera

Simulazioan ikus daitezke zer gerta dakiokeen uhin bati soka batean bidaiatzean; sokan ingurune bi daudenean. Hori lor daitezke dentsitate desberdineko sokak lotuz; adibidez.

Oro har, uhina banaketa gainazalera hetzean bitan transformatzen da: bata uhin isladatua, hasierako ingurunera itzultzen dena (eta uhin erasotzailearekin interferentziak egiten dituena) eta bestea uhin errefraktatua, beste ingurunera pasatzen dena. Bigarren honek hedapen abiadura diferentea du, eta ondorioz uhin luzera diferentea ere. Konparatu dituzu uhin luzerak egoera diferentetan? Maiztasuna edo periodoak aldatu dira?