Ilustrazio-ereduan ikusi dugunez, [math]\frac{a}{c}[/math] balioa [math]\alpha[/math] angeluaren arabera soilik aldatzen da.[br][br]Zergatik ote da hori horrela?[br][br]Thalesen Teoremaren arabera froga daiteke baieztapen hori.[br][br]Gogora ezazu Thalesen Teoremaren enuntziatua. Ondoko eredu dinamiko honetan, [br]puntu laranja eta A, B eta C puntuak mugitu daitezke. Kontrol-laukian [br]sakatuz, orain arte erabili duzun triangelu berdea gainazarriko da [br]egitura geometrikoaren gainean.