Snell-en legea

Errefrakzioa deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, sartu egiten da bigarrenean eta bertan hedatu egiten da uhin-higiduraren zati bat eramanez (energiaren beste zatia islatutako izpiak du) eta hedapen-norabidea aldatuz.[br][br]Erabili irristailuak izpi erasotzailearen eraso-angelua (e) eta inguruneen errefrakzio-indizeak (n1 eta n2) aldatzeko. n1<n2 dugunean, zer gertatzen da eraso-angeluak 90ยบ-runtz jotzen duenean? Zergatik? n1>n2 denean, zer gertatzen da eraso-angelua elimitea baino handiagoa denean? Zergatik?

Plano inklinatua

Eraikuntzaren leihoan jartzen duen bezala, posizioa zein magnitude bektorialen noranzko positiboa aldapan gora da. Eredu dinamiko honetan hainbat parametro alda ditzakegu: gorputzaren hasierako posizioa, hasierako abiadura, marruskadura-koefiziente estatikoa eta dinamikoa, gorputzak jasandako kanpo indarra (planoarekiko paraleloa), gorputzaren masa eta planoaren inklinazioa. Halaber, aldapan dagoen eskalaren tartea aldatu, indarrak, abiadura eta azelerazioa agertarazi/ezkutatu eta beraien eskala alda ditzakegu.[br][br]Ohartu egoeraren arabera marruskadura-indarraren adierazpena (eta balioa) aldatu egiten dela.[br][br]Denborak (t irristailuak) har dezakeen balio maximoa 60s da.

Higidura harmoniko sinplea

Eroale infinitua

Dioptrio laua

Dioptrio laua deritzona, errefrakzio-indize desberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazal laua da. Dioptrio lauaz eraturiko irudiak beti dira birtualak. Erabili irristailuak bi inguruneen errefrakzio-indizeak aldatzeko, eta puntu berdea objektua desplazatzeko.

N partikulen browndar higidura dimentsio bakarrean

Uhin-ekuazioa

Uhin geldikorrak bi muturrak finko dituen harian

Bi muturrak finko dituen soka edo hari tenkatu eta malgu bat oreka-posiziotik aldaraztean eta libre uztean, berreskurapeneko indar elastikoek bibrarazi egingo dute haria. Hariaren muturretako islapenen eraginez elkarren aurkako noranzkoetan hedatzen diren uhinek uhin geldikorrak sortzen dituzte.

Tiro parabolikoa

Information