Erreferentzia sistemak

Imajina piszina bat kamioi batean. Imajina ezazu igerilaria piszinan. Imajina kamioia eskumatara higitzen ari dela eta igerilariak, aldi berean luzeak egiten dituela.[br]Simulazioa martxan jartzeko hautatu t irristailua eta plus eta minus tekleekin gobernatu. Igerilariak arrastoa uzten du eta ikus daiteke "kanpotik ikusita" izango lukeen ibilbidea.
Erreferentzia sistemak

Indarren batura. Paralelogramo metodoa.

Irudian agertzen diren indar biak aldatu daitezke aplikagunea edo geziaren punta arrastatuz. Erresultantea ere ikustarazi daiteke.

3 N eta 4 N-eko indar bik beti dute 7 N-eko erresultantea? Zer esan gura du indarra magnitude bektoriala denak? Norabide eta noranzko bereko indarren erresultantearen molulua zelan dago erlazionatuta indarren moduluekin? Norabide bereko baina kontrako noranzkoko indarren erresultantearen molulua zelan dago erlazionatuta indarren moduluekin? Perpendikularrak diren indarren erresultantearen molulua zelan dago erlazionatuta indarren moduluekin?

Presioa likidoetan

A, B eta C sakoneretan presioaren balio totalak bi parte ditu: presio hidrostatikoa (likidoaren pisuagatik) eta likidoaren gainean dagoen gasaren presioa (normalean, presio atmosferikoa). Simulazio honetan presio bi horiek kontutan hartzen dira presio totalak kalkulatzeko (P_{TA}, P_{TB}, P_{TC}. Unitateak SI unitate-sisteman eman dira kalkuluetan eta emaitzetan gehitu da asko erabiltzen den beste presio-unitate bat; atmosfera (atm).

Grabitaterik ez balego zer gertatuko litzateke presioaz? Uraren kasuan zein sakoneratan da presio hidrostatikoa atm batekoa? eta merkurioaren kasuan zein sakoneratan da presio hidrostatikoa atm batekoa?

Talka elastikoa

Bi masek, norabide berean higitzen direnek, talka egiten dute. Kanpoko indarren batura zero delakoan higidura kantitatea kontserbatu egiten da eta talka elastikoa denez energia zinetiko osoa ez da aldatzen talkaren ondorioz. Aldatu hasierako datuak eta konprobatu goiko bi baldintzak.

Betetzen da adierazpen hau? v1+v1g = v2 + v2g ? Masa zentruari zer gertatzen ari zaio? Azeleratuta doa? Geldi dago? Abiadura konstantez higitzen ari da?

Information