Applet honetan dado trukatu bat izango dugu. Litekeena da balio batek besteek baino probabilitate handiagoa izatea. Ez dakigu. Baina bakarrik balio bat izan daiteke besteek baino aukera gehiago dituena izatea.[br]Soluzioa ikusteko gutxienez 20 jaurtiketa egin behar dituzu, edo jaurtiketa kopurua handitzea erabaki dezakezu soluzioa ikustarazi aurretik, oraindik ez baldin badakizu.[br]Dado arrunt baten lagin espazioa [math]E=\left\{1,2,3,4,5,6\right\}[/math] da eta, ondorioz, probabilitateak hauek dira:[br]P(1)=1/6,P(2)=1/6,P(3)=1/6, P(4)=1/6,P5=1/6 eta P(6)=1/6.[br]Dadoa trukatuta baldin badago, lagin espazioa hau izan liteke: [math]E=\left\{1,1,1,2,3,4,5,6\right\}[/math], hau da, 1 zenbakiak gainontzeko zenbakiek ateratzeko duten probababilitatearen hirukoitza izango luke. Kasu honetan, probabilitateak hauek izango lirateke.[br]P(1)=3/8, P(2)=1/8, P(3)=1/8, P(4)=1/8, P5=1/8 eta P(6)=1/8.[br]Kontua da zenbaki bakoitzaren agerpen maiztasuna ikustea da, errepikatuta dagoen zenbakia zein den ondorioztatzea eta zenbat aldiz errepikatuta dagoen esatea. Ariketa ez da erreza, beharrezkoak diren jaurtiketa guztiak egitea gomendatzen dizugu.
- Dadoaren ausazko konfigurazio bat dago, has zaitez dadoa jaurtitzen.[br]- Erreparatu maiztasunei, ikus ezazu balio bat besteak baino gehiago errepika daitekeela.[br]- Balioen agerpen-kopuruaren arteko erlazioa ikusten saia zaitez, eta dadoa nolakoa den ondoriozta ezazu.[br]- Soluzioa dakizula uste baduzu eta jaurtiketen gutxieneko kopurura iritsi bazara, begira ezazu soluzioa.[br]- Sortu ezazu dado berri bat eta saia zaitez berriro.