Mikroskopio konposatuak oso txikiak diren eta oso gertu dauden objektuak ikusteko balio du. Bere funtzionamendua oso sinplea da. Objektiboa eta okularraren arteko distantzia aldatu egiten da objektua ongi ikusi arte. Hau da, objektiboak sortutako irudia okularraren aurreko fokuan eratzen denean, okularretik ateratzen diren izpiak paraleloak dira (irudia infinituan eratzen da) eta irudia begiaren inolako egokitzapenik gabe ikusiko dugu.[br][br]Erabili irristailuak objektuaren posizioa eta altuera, objektiboren eta okularraren potentzia, eta tarte tarte optikoaren balioak aldatzeko.