Koordenatu-sistema baten gainean, erradioa 1ekoa duen zirkunferentzia bat marraztuko dugu. [b]Zirkunferentzia goniometriko[/b] esaten diogu. Bertan, oso erraz definitzen eta bistaratzen dira edozein angeluren arrazoi trigonometrikoak.[br][br]Angeluak honela kokatzen dira zirkunferentzia gainean:[br]- Erpina, zentroan.[br]- Aldeetako bat, x-ren ardatzerdi positiboarekin bat etorrita.[br]- Beste aldea, dagokion lekuan, angelua erlojuko orratzen kontrako noranzkoan zabalduz.[br][br]Edozein [b]angeluren kosinua eta sinua[/b], angeluaren bigarren aldeak zirkunferentzia ebakitzen duen puntuaren koordenatuak dira: [b]P puntuaren x eta y[/b], hurrenez hurren.[br][br]Edozein [b]angeluren tangentea [/b]kalkulatzeko, A puntutik zirkunferentziarekiko ukitzailea marraztuko dugu. Angeluaren 2. aldeak (edo horren luzapenak) [b]ukitzailea ebakitzen duen zuzenkiaren luzera[/b] da. [br]