Android - Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua

[img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/1/12/Baseline-hourglass_empty-24px.svg/24px-Baseline-hourglass_empty-24px.svg.png[/img] Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-moduan sartzeko [url=https://play.google.com/store/apps/details?id=org.geogebra.android.scicalc]GeoGebra Kalkulagailu Zientifikoa Aplikazioa[/url] erabil dezakezu.[br][br]Abiatu Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua zure Android sakeleko telefonoko Aplikazioaren [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/f/f6/Menu-button-open-menu.svg/20px-Menu-button-open-menu.svg.png[/img] Menuan [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/1/12/Baseline-hourglass_empty-24px.svg/24px-Baseline-hourglass_empty-24px.svg.png[/img][i]Azterketa-modua[/i] aukeratuz.
Gertatu Azterketa-modua
Agertuko den leihoak [i]Hegaldi-modura[/i] aldatzeko eskatuko dizu. Hegaldi-modua gaitu ostean, zure telefonoa automatikoki finkatuko da. Honek zure telefonoan Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua soilik erabili ahal izango duzula ziurtatzen du eta ezin izango duzu beste ezertarako erabili hura askatu arte.
Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua lehenengo aldiz erabiltzen ari bazara eta ez badizute aplikazioa jaitsi baino lehen galdetu, azterketaren bukaeran Azterketaren Zehaztapenak dituen pantaila-irudia gorde ahal izateko argazkietarako sarbidea eman beharko duzu.
Hasi Azterketa
Azterketa-modua Azterketa Hasi leihoa agertzen denean abiatzen da. Kronometroa martxan jartzen da eta goiburua berde kolorekoa bihurtzen da.[br][br]GeoGebra-azterketa guztiak hutsik hasten dira. Azterketa aurreko eragiketarik balego, automatikoki ezabatzen dira. Azterketak dirauen artean, ezin da inolako eraikuntzarik gorde.
Azterketaren Zehaztapenak
Azterketan zehar [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/1/10/Baseline-assignment-24px.svg/24px-Baseline-assignment-24px.svg.png[/img] [i]Azterketaren Zehaztapenak[/i] beha ditzakezu. Han data eta hasiera-ordua ikus daitezke. Gainera, azterketaren egoera beha daiteke (Ongi edo Alerta). Azterketaren Zehaztapenak Aplikazioaren [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/f/f6/Menu-button-open-menu.svg/20px-Menu-button-open-menu.svg.png[/img] Menuan daude.
Irten Azterketatik
Azterketa bukatzen denean, Azterketa-modutik irteteko Aplikazioaren [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/f/f6/Menu-button-open-menu.svg/20px-Menu-button-open-menu.svg.png[/img] Menuko [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/1/12/Baseline-hourglass_empty-24px.svg/24px-Baseline-hourglass_empty-24px.svg.png[/img][i]Irten Azterketatik[/i] aukeratu. Zure erabakia agertuko den leihoan [i]Irten[/i] sakatuz berretsi beharko duzu.[br][br]Azterketa-modutik irten ostean, Azterketaren Zehaztapenak automatikoki azalduko dira. Leiho horren pantaila-irudia zure gailuaren argazki-galerian gordeko da gero berriz ikus ahal dezazun.
Zure Android gailua ez dago Kalkulagailu Zientifikora Aplikaziora finkatuta jada. Zure gailuak dituen ezaugarri guztiak erabil ditzakezu orain. Ohartu berriz linean egoteko, [i]Hegaldi-modua[/i] desgaitu beharko duzula.
Azterketa-modua eta Segurtasuna
Aplikazioa ez badago finkatuta, abisu-leihoa berehala azalduko da. Goiburua gorri kolorekoa bihurtzen da. Abisua Azterketaren Zehaztapenenetan ere azalduko da.[br][br][b]Oharra:[/b] Aplikazioa Etxea eta Atzera teklak aldiberean ukituz eta helduz aska daiteke.

Information: Android - Kalkulagailu Zientifikoaren Azterketa-modua