[size=150]Ibon oso gozozalea da eta azpian ikus ditzakezuen txokolatezko bonboiak egitea bururatu zaio. [br]Horretarako, ordea, zenbat txokolate erosi behar duen kalkulatu behar du lehenik. [br](ariketa honetan dauden neurri guztiak cm-ak dira)[/size]
Zein da aukeratu duzun bonboien erradioa (cm-tan)?[br][br]Zein da aukeratu duzun bonboien altuera (cm-tan)?[br][br]Zenbat txokolate behar du Ibonek bonboi bakoitza egiteko?[br][br]Zenbat txokolate behar du guztira hiru bonboiak egiteko?[br]
Txokolate beltza asko gustatzen zaio, baina txuria ere bai. Hori dela eta, lehenago egin ditugun 3 bonboien gainazalak txokolate txuriz estaltzea erabaki du Ibonek. [br][br]Bonboien tamaina mantenduz, kalkulatu hurrengoa; [br][br]Zenbat cm[sup]2[/sup] txokolate txuri behar du bonboi bakoitza estaltzeko? Eta zenbat guztira?