[list][*][b]Ariketaren azalpena[/b][/*][/list]Simetria, marrazkia bi zati berdinetan banatzen duen lerroa dela jakinda, ariketa honen helburua irudi simetrikoak marraztea eta simetria zer den ikastea da. Bertan, etxearen eta traktorearen irudi simetrikoak egiten saiatu behar dira laukiak lagungarri moduan erabiliz.[br][br][list][*][b]Justifikazioa[/b] (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailean oinarritua 166-168.or)[/*][/list] - Zikloa: 2. zikloa[br] - Maila: 4. maila [br] - Eduki multzoa: 4. Geometria[br] - Edukia:[br] - Irudietan eta objektuetan simetriak identifikatzea[br][br][list][*][b]Zergatik da egokia Lehen Hezkuntzan lantzeko?[/b][/*][/list]Ariketa hau garrantzitsua da Lehen Hezkuntzan lantzea bi arrazoiengatik: motrizitate fina lantzen delako eta, ondoren, idazterako orduan, lateralitaterako lagungarria delako. Izan ere, ikastetxean letrak idazten ikasten denean letra larriz hasten dira gehienak simetrikoak direlako eta idazten ikasteko errazago delako. [br]Horrez gain, espazio batean dagoen objektu baten kokapena ezagutzen ere laguntzen du, hau da, espazio-orientazioa garatzen. Oso garrantzitsua da lateralitatea zehaztuta izatea bestela Irakurtzeko eta idazteko prozesuan arazoak ager daitezke, hala nola, dislexia (Yuste eta García, n.d.).[br][br][list][*][b]Erreferentzia bibliografikoak[/b][/*][/list]Eusko Jaurlaritza. (2016). Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). Helbide honetatik ateratakoa: [url=https://bit.ly/2gz0Rpj]https://bit.ly/2gz0Rpj[/url] [br][br]Yuste, C., eta García, N. Orientación espacial. Refuerzo y desarrollo de habilidades mentales básicas. Madril: ICCE.