Pentominoen eraikuntza-(r)en kopia

Baliabideak:[br]1. Laukien sarea eta lanerako koadernoa.[br]2. Ardatz bertikal eta horizontaleko simetriak aztertzeko eredu dinamikoak.[br][br]Helburuak:[br]Pentominoen eraikuntza eta sailkapena, simetrien araberako baliokidetasun klaseen arabera.[br][br]Aurrera eramatea:[br]Haurrek bi laguneko taldetan egingo dute lan.[br][br]1. haurrak pentamino bat diseinatuko du ezkerreko eredua erabiliz.[br]Sortutako irudia pentomino bat den edo ez, ereduak ematen du abisua.[br][br]Poligonoak sortzeko tresnaren bidez, 2. haurrak erabaki behar du non agertuko den pentominoaren irudi simetrikoa, bai eskuineko planoan (ardatz bertikaleko simetria) nola goiko planoan (ardatz bertikaleko simetria).[br][br]2. haurrak bere estimazioa egin duenean, 1. haurrak lagunaren produkzioa balioztatuko du kontrolerako laukian sakatuz.[br][br]Produkzioak egokiak izanez gero, haurrek lorturiko emaitzak transkribatuko dituzte euren koadernoetan, bai jatorrizkoa eta baita simetrikoak ere.[br][br]Azkenik, lekuak trukatuko dituzte pentomino berri bat aurkitzeko.

Information: Pentominoen eraikuntza-(r)en kopia