Poliedro mota ezberdinen artean poliedro erregularrak, prismak eta piramideak ikasiko ditugu. [br]Hurrengo irudian zerorrek aztertu ea gauza bakoitza zer den. Horretarako erabili agertzen diren irristagailuak.[br]Ondoren jarraian dauzkazuen galderak erantzun
1. Zein poliedro motari dagokio hurrengo definizio bakoitza?[br][br]- Oinarritzat poligono bat duen poliedroa da, gainontzeko aldeak puntu batean elkartzen diren triangeluak dituena.[br]- Aurpegi guztiak poligono erregular berdinez osatuta daude eta erpin guztietan ertz kopuru bera dute.[br]- 2 aurpegi berdin eta paralelo dituzte, eta gainontzeko aurpegiak paralelogramoak dituen gorputzak dira.[br][br]2. Bost poliedro erregular mota daude. Erantzun hurrengo galderak; [br][br]- Zenbat alde ditu ikosaedroak? Eta zein poligono da aurpegi bakoitza?[br]- Hirukiz osatutako zenbat poliedro erregular ezagutzen dituzu? Zeintzuk?[br]- Karratuz osatutako poliedro erregularrak zenbat aurpegi ditu? Eta zein da bere izena?[br]- Hirukiz eta laukiz osatutakoez gain, badago beste poligonoren batekin osatutako poliedro erregularrik? Zein poligono da hori? Zenbat aurpegi ditu poliedro erregularrak? Zein da bere izena?[br]- Ea aurkitzen duzun poliedro erregular batean zein erlazio dagoen aurpegi, ertz eta erpinen artean. Erlazio horri Eulerren Teorema esaten zaio.[br][br]3. Zein da prismen eta piramideen arteko ezberdintasuna? [br]