[justify][b]GeoGebra baliabidea erabiliz[/b], proiektu honen helburua da ikasleek [b]funtzio lineal eta koadratikoak ulertu eta interpretatzea[/b]. Horretarako, zelan eramango dute aurrera proiektua? [b]LIBURU formatuan[/b] antolatutako material interaktibo baten bitartez.[/justify]Ikasleek:[br][list][*]Funtzioak grafikoki aztertuko dituzte.[br][/*][*]Parametroen eragina ikusiko dute (malda, y-ebakia, koefiziente koadratikoa…).[br][/*][*]Egoera errealak modelizatuko dituzte (adibidez: taxi baten prezioa, jaurtiketa baten ibilbidea…).[br][/*][*]Ondorioak aterako dituzte manipulazio interaktiboaren bidez.[/*][/list]GeoGebrako LIBURUAN atal hauek egongo dira:[br][list=1][*]Funtzio linealak[br][/*][*]Funtzio koadratikoak[br][/*][*]Egoera errealen modelizazioa[br][/*][*]Autoebaluazio jarduerak[br][/*][/list]