Lehenengo mailako ekuazioak
Kaftanaren problema
Ugazabak langile bat kontratatu zuen urtebeterako, eta lanaren truke, 12 errublo eta kaftan1 bat hitzeman zizkion. Langileak, baina, 7 hilabetez lan egin ostean alde egin nahi izan zuen. Kontuak eginda, kaftana eta 5 errublo jaso zituen. Zenbat balio du kaftanak?[br][br][i]Kaftan[/i]. Antzinako beroki errusiarra; mairu eta turkiarrek erabiltzen duten tunika-moduko jantzia, aurretik irekia (Harluxet). (Nesterenko, Olejnik, eta Potápov, 1994)[br]
Kaftanaren problema: modelizazio funtzionala
Eraikuntza protokoloak
Jarraibideak
Softwarearen erabilera-mota honetan, ikasleek eurek egiten dituzte euren eraikuntzak, modu librean, edota irakasleak emandako jarraibide batzuen arabera. Protokoloan eraikuntza egiteko pausoak zehazten dira, eta ikasleek irakurri eta exekutatu egin behar dituzte urrats horiek guztiak.
Karratu bat eraiki, erregela eta konpasarekin
Hona hemen karratu bat eraikitzeko urratsak:[br](1) Aldearen luzera zehaztuko duen AB segmentua irukidatu behar duzu. Nahi duzun luzera ezar dezakegu. Bi puntu hauek karratuaren lehenengo bi erpinak dira.[br](2) Konpasarekin, A zentroa eta AB erradioa dituen zirkunferentzia eraiki behar duzu.[br](3) A puntutik igaroko den AB zuzenkiaren perpendikularra trazatu ezazu.[br](4) Zirkunferentziaren eta zuzen perpendikularraren arteko C ebakidura puntua markatu behar duzu. Puntu hau karratuaren hirugarren erpina da.[br](5) Konpasarekin, B zentroa eta AB erradio dituen zirkunferentzia eraiki behar duzu.[br](5) Konpasarekin, C zentroa eta AB erradio dituen zirkunferentzia eraiki behar duzu.[br](6) Zirkunferentziek elkar ebakitzen duten azken D puntua, karratuaren laugarren erpina da.[br](7) Poligono tresna erabiliz, ABCD karratua irudika ezazu.