ARIKETA 1

1. Altzari fabrikatzaile batek bi mahai mota egiten ditu: Klasikoak eta modernoak. Mahai klasiko bakoitza 4 orduz lixatu behar da, eta hiru orduz barnizatu, eta 200 euroko mozkina ematen du. Mahai moderno bakoitza 3 orduz lixatu behar da eta 4 orduz barnizatu, eta 100 euroko mozkina ematen du. 48 ordu daude lixatzeko eta 60 barnizatzeko. Gehienez ere, 9 mahai klasiko baizik ez bada egin behar, zein da mozkina maximizatzen duen ekoizpena?[br]i. Planteatu ariketa[br]ii. Eman ebazpen grafikoa.[br]iii. Analizatu grafikoki zer gertazen den mahai moderno bakoitzaren mozkina 150 euro bada.

Information: ARIKETA 1