[b]Elkarreragintasuna[br][/b]Erabili ahalik eta elkarreragintasun handiena zure eraikuntza dinamikoan. Oro har, ikusgai dauden objektu guztiek mugikorrak edota aldakorrak izan behar lukete. Zure eraikuntza dinamikoak bere objektu matematikoen arteko erlazioak aztertu eta kontzeptu matematikoak ondorioztatzeko aukera eman behar luke.[br][br][b]Erabiltzen erraza[br][/b]Saiatu zure eraikuntza dinamikoa ahalik eta erabiltzen errazen egiten. Objekturen bat mugikorra edota aldakorra bada, nabarmen ezazu. Adibidez, puntu mugikor guztiak gorriak edota handiagoak izan daitezke. Ez baduzu nahi objektuak aldatu ahal izatea, finka itzazu (adb., testua, funtzioak edota irristailuen kokapena) nahi gabe mugitu ahal ez izateko.[br][u]Oharra[/u]: Zure ikasleek tableta edot ukipen-pantailaren bat erabili behar badute, zure eraikuntza dinamikoa egokitu egin beharko duzu (adb., puntu handiagoak).[br][br][b]Tamainak axola du[br][/b]Zure eraikuntza dinamikoak ongi erabili ahal izateko bezain handia izan behar du baina baita pantailan sartzeko bezain txikia ere, eta inguruan duen web-orrian azalpenak emateko edota galderak egiteko tokia utzi behar du.[br][u]Oharra[/u]: Pentsatu zein den zure ikasleek zure Lan-orri Dinamikoarekin lan egiteko erabiliko duten gailuaren pantailaren tamaina (adb., notebooka, tableta, telefono mugikorra) lan-orria egokitzeko. Ikasleei bidali aurretik lan-orria gailu berean probatzea gomendatzen dugu.[br][br][b]Erabili testu dinamikoa[br][/b]Testu dinamikoa, aldakorra den zuzenkiaren luzera, esaterako, zure eraikuntzan dagokion objektuaren ondoan kokatu behar da.[br][br][b]Ekiditu testu estatikoa[br][/b]Testu gehiegi egoteak zure eraikuntza elkarreragilea nahaspila dezake. Horren ordez, azalpenak eta galderak bezalako testuak zure eraikuntza dinamikoa dagoen web-orrian kokatu.[br][br][b]Lehenengo inpresioa[/b][br]Lan-orri dinamikoa zabaltzerakoan etiketa guztiak eta informazio esanguragarria irakurri ahal izan behar zenuke. Adibidez, zuzen batek ez luke puntu baten etiketa zeharkatu behar.