ARIKETA 3

3. Enpresa batek bi produktu ekoizten ditu P1 eta P2, eta unitate bakoitza 50 eurotan eta 44 eurotan saltzen da, hurrenez hurren. Horretarako bi makina alokatu ditu, M1 eta M2, 5 eurotan ordu bakoitzeko eta 6 eurotan ordu bakoitzeko, hurrenez hurren. Produktu bakoitzaren unitatea fabrikatzeko, makina bakoitzak behar dituen funtzionamendu- orduak, eta makina bakoitzak astean gehienez ere duen eskuragarritasuna taula honetan dauzkazu:[br] P1 produktua P2 produktua Eskuragarritasuna[br]M1 2 ordu 4 ordu 80 ordu[br]M2 4 ordu 2 ordu 100 ordu[br] P1 produktuaren unitatea fabrikatzeko erabilitako materialaren kostua 10 euro da, eta P2 produktuaren unitatea fabrikatzeko, berriz, 8 euro. Jakin nahi dugu produktu bakoitzaren zenbat unitate egin behar diren mozkina maximizatzeko.[br]i. Ariketa planteatu.[br]ii. Ebazpen grafikoa.[br]iii. Analiza ezazu grafikoki zer gertatuko den P-2 ren prezioa 2 euro gutxiagotzen bada.

Information: ARIKETA 3