[list][*][b]Ariketaren azalpena[/b][/*][/list]Ariketa honen bitartez, zenbaki osoak lantzen dira. Bertan batuketak eta kenketak egin behar dira. Egin beharreko batuketa eta kenketak bisualago izateko, igogailu bat erabiliko da. Igogailua gora eta behara ibiliko da batuketen eta kenketen arabera. Adibidez: igogailua bigarren solairuan dago eta 3 pisu igo behar ditu, zenbatgarren solairura igo behar du? horrelako galderak egiten dira eta behean enuntziatua jartzen du, kasu honetan “2+3= “. Modu honetara batuketak eta kenketak ikasiko dira eta aldi berean bisualki ikusteko aukera ematen dizu. [br][br][list][*][b]Justifikazioa[/b] (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailean oinarritua 166-168.or)[/*][/list] - Zikloa: 1. zikloa[br] - Maila: 2-3. mailak [br] - Eduki multzoa: 2. Zenbakiak eta eragiketak[br] - Edukiak:[br] - Batuketa (biltzeko edo gehitzeko egoerak) eta kenketa (bereizteko edo kentzeko egoerak) egiteko eragiketen esanahia, eta eguneroko bizitzan erabiltzea, problemak ebazteko. [br] - Batuketak eta kenketak ulertzeko eta egiteko hasierako estrategiak: eskuz erabiltzea eta zenbatzea, hatzak, zenbakizko zuzena, jolasak... erabiltzea. [br][br][list][*][b]Zergatik da egokia Lehen Hezkuntzan lantzeko?[/b][/*][/list]Jarduera hau, eragiketak egiteko aproposa iruditzen zait. Egiten diren eragiketak basikoak dira, hau da eragiketen ikaskuntzaren hasierako prozesuan egiteko. Ariketa honen bidez, batuketak eta kenketak lantzen dira modu erraz batean. Ikasleak beti behatzak erabili beharrean batuketa eta kenketak egiteko, material berri bat ere ezagutzeko aukera ematen die honek. Hau da jolasen bidez ere landu daitezkeela. Kasu honetan igogailu baten bidez egingo da. Ariketaren puntu garrantzitsuena oso bisuala dela izanik, baita ere bizitza errealera bultzatuta gagoela iruditzen zait. Hau da, ariketa egiten ari diren momentuko egoera bera etxean izan ahal dutelako. Hau da igogailua bizitza errealeko baliabide bat delako.[br][br][list][*][b]Erreferentzia bibliografikoak[/b][/*][/list]Eusko Jaurlaritza. (2016). Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). Helbide honetatik ateratakoa: [url=https://bit.ly/2gz0Rpj]https://bit.ly/2gz0Rpj[/url]