Zuzenaren ekuazioa

[color=#1551b5]P puntua eta v bektorea emanda, aztertu zuzenaren ekuazioa.[br][br]1. Mugitu P puntua eta v bektorea. [br][br]2. Berregin irudia.[br][br]3. P puntua eta v bektorea finkatuz gero, zenbat zuzen irudika dezakezu?[br][br]4. Irudikatu y = x + 4 ekuazioa duen zuzena.[br][br]5. Kalkulatu zuzenaren ekuazioa, P(-2, 3) puntutik pasatzen dela eta v(2, -1) bektore zuzentzailea duela jakinik. Adierazi grafikoki.[/color]

Parabola

[color=#1551b5] Bigarren mailako funtzio polinomikoa: Parabola[/color]
[color=#1551b5][br]1. Mugitu puntu urdina grafikoan zehar eta erreparatu haren koordenatuei:[br] a. Zer erlazio dago parabolaren ekuazioa eta puntuaren koordenatuen artean?[br][br]2. Erabili irristailuak a, b eta c parametroen balioak aldatzeko eta ohartu zaitez funtzio nola aldatzen den.[br] a. Zer daukate komunean eta zer desberdin f(x)=ax²+bx+c grafiko guztiek?[br] b. Zer eragin du funtzioaren grafikoan c parametroaren balioak?[br] c. Eta a-ren zeinuak?[br][br]3. Irudikatu honako parabola hauek:[br] a. y = x² - 2x + 3[br] b. y = - x² - 4x + 2[br][br]4. Kalkulatu kasu bakoitzean erpinaren koordenatuak eta parabolaren puntu batzuk.[/color]

Zatikako funtzioa

[color=#1551b5]1. ariketa[/color]
[color=#1551b5][br]Funtzio honen grafikoa egiteko, bi funtzio hartu ditugu: bata, parabola baten zatia da eta, bestea, zuzen batena.[br][br] x < 2 denean, y = x² parabola[br] x > 2 denean, y = 2 zuzena[br][br]1. Mugitu A eta B puntuak. Zer gertatzen da x=2 denean? Zer balio hartzen du funtzioak puntu honetan? Zalantza izanez gero, hartu zeuk erabakia.[br][br]2. Idatzi funtzio honen adierazpen analitikoa, zeure erabakia kontuan izanda.[/color]

Funtzioen aldakuntza batzuk

[color=#1551b5]1. ariketa: [/color]
[color=#1551b5][br]Aztertu y=x² parabolaren aldaketa batzuk:[br][br]1. Mugitu emandako parabola, eta ohar zaitez erpina eta ekuazioa nola aldatzen diren.[br][br]2. Irudikatu honako funtzio hauek, lehenengoa abiapuntutzat hartuta.[br]a. y = x²; y = (x + 2)²; y = (x - 3)²[br]b. y = x²; y = x² + 3; y = x² - 2[br][br]3. Zeintzuk dira funtzioaren aldaketak?[/color]

Funtzio polinomikoak

[color=#1551b5][br] Irristailuak mugituz, aztertu funtzio desberdinak.[br]Deskribatu funtzio horien ezaugarriak:[br]1. Definizio eremua eta jarraitutasuna[br]2. Adar infinituak infinituan eta definituta ez dagoen puntuan, funtzioaren asintotak[br]3. Gorakortasuna, beherakortasuna[/color][br][br][color=#198f88]marije ortego, 2006-12-28, GeoGebrarekin eginda[/color]

Information