Triangeluak aldeen arabera
[b]Helburua:[/b] triangelu baten aldeei erreparatuz, sailkapena egiten jakitea[br][br][b]Egitekoa: [/b][br]Ariketa honetan, triangeluak aldeen neurrien arabera sailkatuta daude. [br]Goiko laukian agertzen diren hiru motak kontuan izanda, behean dituzun zuzenkiekin sortu triangelu ezberdinak eta sailkatu goiko moten arabera. [br]Frogak egin ostean definitu zer den triangelu aldekide bat, zer den triangelu isoszele bat eta zer den triangelu eskaleno bat. [br]Begiratu sortu dituzun triangelu horiek eta frogatu hurrengo esaldia zuzena den: "Edozein triangelu hartuta, horren bi alderen neurriak batzen baditugu, beste aldearen neurria baino gehiago lortuko dugu."