Adierazpen orokorra: [math]f\left(x\right)=\frac{k}{x}[/math][br]Hiperbolaren bidez adierazten da eta bi asintota du, bat bertikala (definizio eremutik kanpo gelditzen den abzisaren balioan) eta horizontal bat (ibiltartetik kanpo gelditzen den ordenatuaren balioan. Bilatzeko: "[i]x[/i]" askatu eta izendatzailea 0 egiten duen "[i]y[/i]"-ren balioa izango da).[br][list][*]k > 0 bada asintotek osatzen duten 1. eta 3. koadranteetan agertuko da funtzioa, eta beherakorra izango da eremu osoan[/*][*]k < 0 bada, 2. eta 4. koadranteetan agertuko da, eta gorakorra izango da[/*][*]Zenbat eta handiago izan [math]\mid k\mid[/math], orduan eta banatuago dago funtzioa asintotetatik[/*][*]Simetria bakoitia du (jatorriko koordenaturekiko, (0,0))[/*][/list]