Objektuen eskala kontuan hartuz, jakingo zenuke esaten zenbateko neurria duten?
[b]Helburua:[/b] eskala grafikoa ulertzea[br][br][b]Egitekoa: [/b][br]Askotan, irudietan benetako objektuak ikusten ditugu baina neurriak txikiturik. Hori dela eta jakin behar dugu zein eskalan irudikatuta dauden, errealitatean dituzten neurriak ezagutu ahal izateko.[br]Ariketa honetan egunerokotasunean aurkitzen ditugun 4 gauza neurtzeko aukera izango duzu. Baita pertsona baten altuera irudi bat begiratuz zein den jakiteko ere. [br]Horretarako, erregelaz baliatuz neurketak egin eta bakoitzaren eskala kontuan izanda kalkulatu zenbateko neurria duen objektu bakoitza. [br]Behin kalkuluak egin dituzula, zure emaitzak ondo dauden ikusteko, klik egin "erantzunak" jartzen duen bi tokietan.