Triangelu zuzen batean, luzera bat eta angelu bat neurtuz gero, hasiera batean ez dirudi triangelua ebazteko gai izango garenik. Izan ere, hiru balio behar ziren triangelua ebazteko, ezta? Hala ere, beste propietate batzuk erabil ditzakegu argudioarekin aurrera egiteko. Esate baterako, pitagorasen teorema eta triangelu baten barneangeluen batura finkoa dela, hori da, 180ยบ. Tresna horiekin neur liteke Abadiako Gazteluaren dorre baten altuera.
Aurreko teknika hori erabili ahal izan da, lurreko distantzia irisgarria eta neurgarria zelako. Datorren eraikuntzan aztertzen da aurreko baldintza hori gertatzen ez denean nola joka daitekeen.